Bizikleteroak elkarteak dekretuaren kontra egin du berriz

hirinet 2014ko otsailaren 12a

mateodemorazabidegorriBizikleteroak elkarteak berriro egin du aurka Udalak ezarritako bizikleta zirkulazioaren dekretuaren aurrean.

Oraingoan, 2007an adostu zen Mugikortasun Iraunkorraren Hiritar Itunaren kontra egin dutela salatu du txirrindulari elkarteak; izan ere, gogorarazi dute erdigunean bizikletaz ibiltzeko ordutegia ezartzea adostutako itunaren kontra doala.

 

Horregatik, txirrindulariek adierazi dute Udalak alternatibak ongi bilatu izan beharko lituzketeela inolako dekreturik onartu baino lehen “inprobisazioak alde batera utziz” eta “etxea teilatutik eraikitzen hasi direla” adieraziz.

 

Elkarteak ere Mateo de Moraza kalean eginiko bidegorri berriaren eraldaketa edo deuseztatzea eskatzen dute, “Mugikortasun Iraunkorraren Planaren kontra doalako, espazioa autoei kendu beharko litzaiekelako eta ez oinezkoei”.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago