Eta bidean gora bost minuturen buruan, Muela izeneko mendi-tontorra.
Parajea ezaguna da mendizaleen artean; eta ez da harritzekoa, ikuspegia ederra baino ederragoa delako. Toki gutxitan zabaldu daiteke begirada hemen bezala, ipar nahiz hego, mendi-haran-baso-arroilen segida amaigabean.
Hagin honen senidea izan behar du, nahitaez, Antoñana aldean Soila mendiaren magalean dagoen El Hagin famatuak. Tira, egin diezagun beste honi ere publizitate pixka bat. Izenak marketinerako ematen duela ezin da ukatu, behintzat.

Egilea: Martin Rezola
Ez da txiste edo hitz-jokoa, benetakoa baizik. Korres eta Durruma Kanpetzu herrien arteko mendi-lepoan, Izki Parke naturalaren barnean, aldapan gora zoazela, hantxe aurkituko duzu hagin bakarti eta sendo samar bat.