Olabide ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omendu dute

hirinet 2014ko ots. 12a, 13:02

olabide-omenaldiaOlabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omendu dute Gasteizen, Olabide Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egiten ari den ekitaldien barruan.

 

Omenaldia Gasteizko Unesco Etxean hasi da eta bertan, Olabide Ikastolako lehendakaria Eneko Uriartek, Olabide Ikastolako Artezkaritza batzordeko eta zuzendaritzako kideak eta Andres Urrutia Euskaltzainburua izan dira. Eneko Uriartek ekitaldi honen garrantzia nabarmendu du, gogoraraziz Ikastolak Raimundo Olabideri zor diola izena. Bestetik, Urrutiak Aita Raimundo Olabidek euskararekin zuen konpromisoa eta euskal hizkuntzari egindako ekarpenak goraipatu ditu.


Horren ostean, Raimundo Olabide jaio zen etxearen aurrean, Gasteizko Ama Zuriaren Plazaren 4. zenbakian, jarri da bere omenezko plaka “Aita Raimundo Olabide Carrera (1869-1942). Oroitzapenez eta omenez haren jaiotetxean”.


Eusko Jaurlaritzako sailburua Ana Oregi sailburua, Arabako Hezkuntza lurralde ordezkaria Blanca Guerrero, Arabako Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua Iciar Lamarain eta Gasteizko Udaleko Kultur Planifikaziorako zinegotzia Iñaki García Calvo eta bestelako ordezkari politikoak izan dira omenaldian, besteak beste.


Programazioak iluntzeko 19.00etan jarraituko du Andres Urrutia Euskaltzainburuak eskainiko duen ‘Euskaltzaindia XXI. Mendean. Ekin eta Jarrai’ hitzaldiarekin. Goiuri jauregian izango da.

 

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide