2007 urtean Oliver Percovich eta Sharna Nolan Kabulera iritsi ziren bi patinete besapean izanik. Bertan, biztanleen %50a haurrak diren herrialde batean, euren oholak haurrentzat imanen modukoak zirela ohartu ziren aurki. Mekroyan barrutian dagoen abandonatutako iturri errusiar batean patinetearekin ibiltzen hasi eta segituan bertako mutil talde bat elkartu zitzaien. Neskak hurbildu ziren ondoren. Horrelaxe jaio zen Skateistan, Afganistango lehen skateboard eskola.
Noiz? OTSAILAren 13an, OSTEGUNEAN, 19.00etan
Non? MONTEHERMOSO kulturunean (Dokumentazio zentroan)
Sarrera doan edukiera bete arte
Informazio gehiago: filmazpit.eu
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.