Karmele Jaioren Ez naiz ni liburuaren irakurketa irekia

hirinet 2014ko otsailaren 11

eznaizni-jaioVitoria-Gasteizko Udalak eta Udaberria euskaltegiak Karmele Jaioren Ez naiz ni liburuaren irakurketa irekia antolatu dute. Martxoaren 27an, Gasteizko Goiuri jauregian egingo da irakurketa, liburuaren egilearekin batera. Ekitaldia bi saiotan antolatuko da, bat goizez eta bestea arratsaldez, eta parte hartzen dutenek 3 edo 5 minutuko irakurraldia osatuko dute.

 

Noiz? Martxoaren 27an, ostegunean, bat goizez (09:30-11:30) eta bestea arratsaldez (15:30-18:30)

Non? Goiuri jauregian


Informazio gehiago eskuratu, edota irakurketan parte hartu nahi izanez gero, bidali emaila honako helbide honetara: irakurketajarraitua@gmail.com

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago