GEU elkarteak 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoa antolatzeari ekin dio aurten ere. Urteko lehenengo saioa Adurtza auzoan izango da. 
Noiz? OTSAILAren 23an, igandean, 17.00etatik 19.00etara
Non? ADURTZA IKASTOLAN
Nola irakurtzen dira hitzik gabeko ipuinak? Zer ohiukatzen dute liburuetako irudiek? Saio honetan marrazkiak irakurri eta istorioak marraztuko ditugu, denok elkarrekin sormen aukerak asmatuz eta partekatuz. Kontatu, marraztu, irakurri, entzun... eta gozatu! Guztia, animaliez inguraturik
Ume bakoitzak bere koadernoa sortuko du baietekin, bertan irudiak margotzeko, ipuinak idazteko, argazkiak jartzeko, egunerokoa idazteko... Irudimena bertan adierazteko!
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Ikasberri gurasoen elkartea eta Adurtza ikastola
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.