Informazio kanpaina hau kalean bertan egingo du udalak eta besteak beste, bizikleta gehien biltzen dituen hiriko gune ezberdinetan informazioa emango dute bi begiralek. Horrekin batera, informazio guztia biltzen duen liburuxka bat bidaliko zaie hiritar guztiei eta behin behineko seinalizazio bertikala jarriko du bizikletentzat ordutegi berezia izango duten hiriko kaleetan.
‘Elkarrekin bizi’ lelopean, Bizikleta-zirkulazioaren araudi berriaren xehetasunak iragartzeko informazio kanpaina martxan jarri du Gasteizko udalak. Datorren astetik aurrera eta bi hilabetez, araudi berri hau txirrindulari, oinezko zein gidarien artean ezagutzera ematea eta hauen arteko elkarbizitza sustatzea ditu helburu kanpaina honek. 