Izan ere, Banco de Españatik Andra Mari Zuriaren enparantzara joateko, bizikletek espaloitik joan beharko dute, orain bidegorri bilakatu baitute. Oinezkoek, beraz, debekatuta dute bertatik pasatzea. Honek guztiak txirrindularien zein oinezkoen kritikak piztu ditu. Udalak adierazi bezala, “behin-behineko” neurria da, aurrerago kalea berritzeko lanak egingo dituelako.
Bizikleteroak elkarteak, bere aldetik, “pazientzia” eskatu die txirrindulariei, bidegorri berri horretan oinezkoekin topo egiten dutenean.

Irudia: gasteizhoy.com
