Gorakadakook ere Fogg-ek egindako bidaia zirraragarri hori egin nahi dugu, 80 egunean munduari bira eman. Baina, guk 60 minutuan egingo dugu gauza berdintsua; horretarako, zuzeneko musika, antzerki baliabideak, aktore musikariak eta txotxongiloak izango ditugu agertokian, Fogg-ek bisitatu zituenak bezain leku eta herrialde exotikoetara eramango gaituzten giro eta atmosferak sortzeko.
Noiz? OTSAILAren 9an, igandean, 17.00etan
Non? AMURRIO antzokian
Informazio gehiago: amurrio.org
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.