Bi dira jarri dituzten arrapalak; Ahateen Iturriaren plazatik Errementari kaleraino eta bertatik Hedegile kaleraino. Estalkirik gabeko arrapala berri hauek gorantz eta beherantz joateko bideak dituzte eta hortaz, igotzeko zein jaisteko erabili ahal izango dira. Soilik oinezkoak igarotzen direnean aktibatzean dira. Horrekin batera, Ahateen Iturriaren plaza eraberrituko du udalak.
Hedegile kaletik Frai Zakarias kalera arte joango den igogailua martxoan inauguratuko dute. Haren ondoan, harmailadi zabala jarriko da, Hedegile kalearen eta Frai Zacarias kalearen arteko zatian.. Herritarrak egoteko moduko gune txikia sortuko da bertan.
.


