‘Bertsolariak libre’ ekimenak Madrilen epaituak izango diren bi bertsolari arabarrei babesa ematea izango du xede

hirinet 2014ko otsailaren 5a

bertsolibreGasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jai herrikoietako egitarauaren baitan, 2012ko ekainaren 30ean ospatutako preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik Jagoba Apaolaza, gasteiztarra, eta Iker Pastor, zalduondoarra, Madrileko Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izango dute datorren otsailaren 24an eta 25an.


 

Bi bertsolari arabar hauek ez ezik, aipatutako kalejiran parte hartzeagatik beste hamahiru lagunek ere inputatu gisa deklaratu beharko dute.


Horiek horrela, inputatuei babesa emateko asmoarekin, ‘Bertsolariak libre. Jagoba eta Iker plazetan’ ekimena jaio da. Datorren otsailaren 22an, epaiketa hasi baino bi egun lehenago, agerraldi publikoa egingo duela iragarri du ‘Bertsolariak libre’ ekimenak. Gasteizko Aihotz plazan egingo dute agerraldia eguerdiko 12.00etatik aurrera.


Bien bitartean, webgunea martxan jarri dute norbanakoen ekarpenak jasotzeko.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago