'Auzo Eszena' programa abian jarriko dute otsailaren 16an

hirinet 2014ko otsailaren 5a

auzoeszena14Hiriko gizarte etxeetako 'Auzo Eszena' arte eszenikoen programa otsailaren 16an hasiko da.

 

Ikuskizunen lehenengo txanda honetan guztira 12 lan eskainiko dituzte, hauen artean, soilik bi izango dira euskaraz: Jakin eta Jolasen ‘Antzokiko istorioak’ (martxoaren 23an) eta Mudriam elkartearen ‘Taupadak’ (ekainaren 1ean).


Aldabe, Arana, Arriaga eta Ariznabarra Gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan izango dira ikuskizunak, iluntzeko 19.00etatik aurrera. Hiriko taldeek era guztietako proposamenak eskainiko dituzte aurten: antzerkia, dantza, magia, pailazoak, musika, komedia... ume, gazte zein helduentzat. Bestek beste, hauek dira parte hartuko duten taldeak: Iñigo Salinero, Tercer Paisaje, Bapatean, Konpiña Teatro, Jakin eta Jolas, Antigua Alhambra, Colesterol Teatro, Trokomotxo, Abstractosfera, Latirili Teatro, Vantare eta Mudriam Elkartea.


Informazio gehiago: Auzo Eszena programazioa


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago