Hainbat zuhaitz landatu genituen, aurrerantzean Pedroren Zuhaiztia izena izango duen sailean. Pedro iragan udazkenean hil zen, zoritxarreko istripu batean.

Puntako zientzialaria zen, oso ona bere alorrean; baina batez ere irakasle bikaina zen, dibulgatzaile aparta, edonor (aditua izan zein ez izan) liluratuta uzteko moduan.
Pedro nor zen jakin nahi duenak Gasteiz Irratiko solasaldi hau entzun dezake (gaztelaniaz), edo artikulua hau irakurri.
Pedrorekin batera, Arabako Natur Institutuko hildako beste kide batzuk ere omendu nahi izan ziren ekitaldian. Iñaki Zorrakin marrazkilaria, adibidez, Geu aldizkarian bolada batean ilustrazio zoragarriak egin zituena.
Egilea: Martin Rezola
Urtarrilaren 25ean Olarizuko zelaietan, omenaldi apal bat jaso zuen Pedro Uribe-Echebarria gasteiztar botanikoak, hura miretsi eta maitatu genuon lagunon aldetik.