(Kaben) S.O.S.

hirinet 2014ko otsailaren 4a

 

marotourtaranKasualitatez, batera etorri zaizkit. Batetik, egunkarian irakurri dut Gasteizko udalak orain arteko euskararen aurrekontuari eutsiko diola.

 

aurrekontuak2014-pp-pnv

 

 

Eta, bestetik, udal webgunera jo dut, ingurumen-hezkuntzan negurako zer jarduera antolatu dituzten ikusteko: 18 jarduera, eta horietatik 18 gaztelaniaz eta 0 euskaraz.


Definitiboki, arazo bat dugu. Arazo latza. Ingurumeneko arduradunek, Atariak, CEAk, Udalak…, ez dakit. Ezin da biodibertsitatea babestu eta monokultibo kastellanofonoa praktikatu.


Urtzi Urrutikoetxeak ere antzeko kexa plazaratu zuen lehengoan,  Zinegoak homofobiaren aurkako zinemaldiaren kariaz. Eta Urtziren hitzak primeran datozkit, Bilbotik Gasteizera salto eginda, zinematik ingurumen-hezkuntzara, une honetan pentsatzen dudana deskribatzeko:


“Baten batek esango du, ez ote dagoen kritikatzeko gauza garrantzitsuagorik, kolektibo berezi bati ekin ordez. Baliteke, baina orduan euskarazko gauzak euskara sustatzeko baino ez ditugu baliatuko, eta eguneroko gauzak, espainol hutsez, opari-paper elebidunean bildu arren. Batzuetan, gehiegitan, molestatu egiten dugula ematen du, bizitza errazago litzatekeela euskaldunik gabe. Edo erreserbetan, euskararen aldeko ekimenetan. Ez dugu euskararen aldeko festibal, jardunaldi edo ezer gehiago behar, egun dagoena euskaraz (ere) izatea da behar duguna.  Homofobiaren aurkako festibal batek, bazterkeriaren aurkako festibalak, ezin du euskara eta euskaldunon aurkako zinemaldia izan.”

 

Bai, milaka euro euskara sustatzeko…

 

Egilea: Martin Rezola

 

 


 

 



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago