Antton Iztueta altzotarraren proposamena da Bertso zakutoa. Denok elkarrekin kantatzeko bertso zahar eta berriak ekartzen ditu Anttonek. Mahaiaren bueltan eseri eta gustura egoteko, plan ezin hobea.
Noiz? OTSAILAren 14an, ostiralean, 21.00etan
Non? MURGIAN (Amaia taberna-jatetxean)
Saioa afalostean izango da. Afarian izena emateko (15 euro): gorbeialdea@mintzalaguna.org // 662120209 (izena emateko azken eguna: OTSAILAK 10)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.