Txirrindularien elkartearen esanetan, "dekretua guztiz desegokia eta zentzugabea da; izan ere, bizikleta zirkulazioa debekatu duten kaleak eguneroko joan-etorriak egiteko beharrezkoak dira eta proposatutako alternatibak ez dira nahikoak".
Bestalde, oinezkoen eta txirrindularien arteko arazoak ekiditzeko ezarri diren ordutegi mugatuak ez direla egokiak adierazi dute, "txirrindulari batzuen oinezkoekiko jarrera txarrak ez direlako modu horretan konponduko". Elkartearen aburuz, arazo hau konpontzeko txirrindulariek heziketa egoki bat jaso beharko lukete.
Gasteizen bizikleta erabili ohi dutenen erantzuna ere berehalakoa izan da eta ia 4.000 sinadura inguru jaso dira dagoeneko Change.org web gunearen bitartez, non Gasteizko udalari dekretu hau baliogabetzeko eta bidegorri sare egoki bat eskatzen zaion.
'Gasteizko Bizikleteroak' elkarteak aste honetan indarrean sartu den Gasteizko Udalaren bizikletei buruzko dekretua desegokia dela uste du.