Arau berri honekin furgoneta eta kamioien sartzeak oinezkoen zonaldean 8etatik 11etara mugatuko da, lehen 12etara arte mugatuta zegoenean.
Neurri honen helburua garraioen sartu-irtenak mugatzea da, oinezkoari modu eroso batean ibiltzea bermatuz. Izan ere, 11etatik aurrera oinezkoen kopuruak gora egiten du.
Gasteizeko Udalak erabaki hau garraiolariekin batera adostu du; izan ere, hasierako erabakia askoz ere zorrotzagoa zen, honek garraioen erdigunerako sarrera guztiz debekatzen baitzuen.
Hurrengo egunetan martxan jarriko da erdialdeko Karga eta Deskarga arautze berria.