Horrela azaltzen du Juan Arroasagaray artistak egunotan Montehermoso kulturunean ikusgai dagoen ‘Argi eta Garbi’ erakusketa. Martxoaren 9ra arte egongo da zabalik eta artistak azaldu bezala, “proposamen honetan ezer ez da erabateko, ezer ez ukaezin; diskurtso eta interpretazio irekiak aurkezten dira. Irekia da baita “egiak” –ofizialak zein alternatiboak– erlatibizatzera bultzatu nauen jarrera”.
Horrela, ‘Argi eta garbi erakusketak ekimen lagungarri izan nahi du, positiboa, elkarren artean zubiak eraikitzen laguntzeko, hartara iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten hasteko.
Erakusketari lotua, ekintza ezberdinak egingo dira kulturunean. Batetik, lantegi irekia eskainiko du Arrosagarayk martxoaren 6ra bitartean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Bestetik, martxoaren 8an, eta erakusketari agur esateko, “Vuelta a empezar/Behin eta berriro”-ren proiekzioa eta “La cultura es un arma cargada de futuro”-ren aurkezpena egingo dira.
Informazio gehiago: Argi eta Garbi
"Proiektu honen helburua lehen eskutik bizi izan dudan eta ni naizen hau osatu nauena gogora ekarri eta konpartitzea, betiere begi subjektibo batetik, baina nostalgiarik eta damurik batere gabe. Hartara, Euskal Herriko azken hogeita hamar urteetako isla erakutsi nahi nuke, zuri, beltz eta grisez osatutako isla, grisez batez ere”.