Iaz “Potoak Hankaluzetan” bertso-irratsaioarekin hasi eta aurten irratsaio kopurua handituko dute: inguruko herrietako informazioa landuko duen magazina, Txindurri elektrikoa, monografikoak... Dena 92.0 FMn.
Horrela, antolatu dituzte hiru saio hauetan Txindurri Irratiaren berri emango dute eta Hala Bedi Irratiaren 30. urteurrena dela eta ateratako CD eta liburu-DVDa aurkeztuko dituzte. Honen ostean “Kolpez kolpe. 30 urte” dokumentala ikusteko aukera izango da
Informazio gehiago Txindurri irratia
Urtarrilaren 30ean eta 31n Txindurri irratiaren aurkezpen saioei ekingo zaio; hilak 30 goizean, 11:45etan eta arratsaldean, 20:00etan Harresi Aretoan eta hilak 31an Andra Mari Zinema Aretoan, Araian.