Aurreko urteetan bezala Laudioko Udalak aitita-amamentzako euskara ikastaro berezia antolatu du.Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketetarako gaitasuna lortzea baizik. Erritmo apalagoa da eta, horregatik, edonork parte hartzekoa.
Noiz? OTSAILAren 4tik EKAINAren 19ra bitartean
Asteartea eta ostegunentan 17.00 - 19.00
Matrikula: 124,65 euro
Izena emateko: AEKren Berbots euskaltegian (Zubiaur 5, Laudio) / 946726722 (azken eguna: urtarrilak 31)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.