Napoka Iria. Ander Mujika eta Miren Narbaiza 2005. urtean elkartu eta sortu zuten Napoka Iria. Lehenengo maketak oihartzun handia izan zuen eta ondotik etorri ziren "Poortstraat 58" ep-a eta "Lehertarazi edifizioak" lehenengo lan luzea.
Ibilbide polita egin du ordutik bikoak, kontzertu mordoa eskainiz. Bide horretatik jarraitzea dute helburu argia ikusi berri duen "Arnasten ikasteko berriz" lanarekin ere.

Mikel Uraken. Hainbat taldetan aritu ostean bere abesti propioak konposatzen hasi zen Mikel Uraken, era akustikoan eta bakarlari gisa. Bere musika folk amerikarrean oinarrituta dago, baina bere ikuspegi pertsonaletik.
Noiz? OTSAILAren 1ean, larunbatean, 20.00etan
Non? IBU HOTS aretoan
Sarrera: 6 euro
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.