Txapelketa Jacan ospatu da urtarrilaren 24tik 26ra.
Finala, Victor Miretek eta Leire Otaegik (Donostiako Txur Berri Cluba) osatutako bikotearen kontra izan da. Partida fisikoki zein teknikoki zorrotza izan da. Hala ere, bikote gasteiztarrak laugarren sarreratik aurrera menperatu du norgehiagoka hau 8-3ko emaitza lortuz.
Esan beharra dago, sari hau zazpigarrena dela Iparpolo taldearentzat eta ondoz ondoko bosgarrena.
Iparpolo Curling Clubeko Sergio Vezek eta Irantzu Garciak osatutako bikoteak urrezko domina irabazi du Espainiako Curling Txapelketan, Bikote Mistoen modalitatean.