Sozialistek "Gasteizentzako berri txar"tzat jo dituzte 2014ko aurrekontu hitzarmenak, esanez "EAJk nahiago izan duela PPrekin adostasun batera iritsi Gasteizko hiritarrekin baino, konpromiso sozialak eta langabeziarekiko borroka alde batera utziz".
Bilduko bozeramaileak leporatu dio EAJri "koherentzia guztiz galdu izana" PPrekin aurrekontu hauek adostu eta gero. Bilduk adierazi duenez, jeltzaleek Marotori erabateko askatasuna utzi diote Gasteizko diruarekin nahi duena egiteko.
