Eskola garraioko begiraleek greba mugagabea hasi dute

hirinet 2014ko urtarrilaren 27a

eskolagarraiogrebaEskola garraioa zaintzen duten begiraleek greba mugagabea hasi dute urtarrilaren 27tik aurrera.

 

Langileek adierazi dute ekiparazioa nahi dutela sektore publikoarekin eta euren lan hitzarmenak “blindatuta” egotea eskatzen dute.

 

Sindikatuen hitzetan, enpresek ez dute negoziaziorako biderik hartu eta greba mugagabeari ekitea erabaki dute hau ikusita. Mobilizazioak egingo dituzte  aste osoan zehar enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren borondate falta aldatzeko.

 

Urtarrilaren 27an, Eusko Jaurlaritzan izan ziren mobilizazioak, gaur Durana Ikastolan, asteazkenean EULENen parean (Urartea kalean), ostegunean Hezkuntza Sailean eta ostiralean berriro EULENen.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago