Irakurle Kluba: 'Gure etxeko kontuak' Natalia Ginzburg

Euskararen Agenda 2014ko urtarrilaren 27a

nire_etxeko_kontuakUrteko lehenengo hitzorduan Natalia Ginzburg idazle italiarraren libururik adierazgarrienetako bat izango dut hizpide Gasteizko Irakurle Klubean.

Noiz? URTARRILAren 30ean, ostegunean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

Liburua: Gure etxeko kontuak, Igela 2004

Informazio gehiago: igela.com

Gasteizko Irakurle Klubeko 13/14 egitaraua: hirinet.net


Natalia Ginzburgen liburuak irakurtzean berehala konturatzen gara oso hurbileko kontuak eta giroak berpizten dituela: horrela lortu zuen familia-kronikak osatzen dituzten lehengaiak erabiliz, hots, heriotzak, jaiotzak, senargai-andregai aldiak, ezkontzak, garai zail batean —faxismoaren gorakada, bigarren mundu-gerra—, Levi familiak eta haren ingurukoek (Pavese, Olivetti...) bizi izan zituen gorabeherak kontatuz, garai hartako familiako giro berezia, hitzek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez, guri biziaraztea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago