Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3. edizioa

hirinet 2014ko urtarrilaren 24a

arabakobertsokuadrillaAgurainen 2014ko Arabako Bertso kuadrilla artekoa aurkeztu da.

Aurreko bi edizioen ondoren bi aldaketa nabarmendu dira: edizio berri hau lehiarik gabe izango da eta autogestio bidez egingo da.

 

Aurtengo edizioa otsailaren 1etik apirilaren 5era bitarte izango da. Bat-batekoan 15 taldek parte hartuko dute eta idatzizkoan aldiz, 21 taldek. Guztira 300 lagun inguruk hartuko dute parte aurten.

 

Edizio honetan, lehia izaera kentzea erabaki dute parte-hartzea sustatzeko asmoarekin, sailkapenik ez da egongo beraz.

 

Kuadrilla arteko honek 20 saio izango ditu hainbat herritan zehar. Otsailaren 1ean lehenengo saioa ospatuko da eta apirilaren 5ean partaide guztien arteko topaketa batekin itxiko da jaialdia.

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago