Proiektu pertsonala da, eta aktoreak eta Asier Arangurenek txiki-txikitatik izan duten adiskidetasuna jorratzen du, Euskal Herriaren azken hamarkadetako historia testuinguru gisa hartuz. Aitorrek eta Asierrek eskolan ezagutu zuten elkar, 80ko hamarkadan, baina gero biek oso bide desberdinak aukeratu zituzten. Aitor Madrilera joan zen, aktore izateko ametsa betetzera. Asier, berriz, Iruñean geratu zen, arlo politikoan murgildu zen, eta azkenean, zortzi urtez egon zen espetxeratuta. Aranguren askatu zutenean, Aitor Merinok kamera hartu zuen, eta dokumental hau grabatzen hasi zen, baina Euskal Herriko zinema-aretoetara iritsi denerako, Aranguren berriro atxilotu dute.
Merinok dioenez, dokumental honen bitartez, laguna ETAn nola sartu zen ulertzen saiatu da. Adiskidetasunaren inguruko gogoeta pertsonal bat da.
JATORRIZKO IZENBURUA: Asier ETA Biok
URTEA: 2013
IRAUPENA: 94 min.
ZUZENDARIAK: Aitor Merino, Amaia Merino
GIDOIA: Aitor Merino, Amaia Merino
GENEROA: Dokumentala. Adiskidetasuna. ETA.
NON: Florida zinema
Informazio gehiago:Asier eta biok
Aitor Merino aktore donostiarrak (Historias del Kronen, El Calentito) eta haren arrebak zuzendu dute iazko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Saria lortu zuen dokumental hau.