Binakako txapelketako final-laurdenak Gasteizen

hirinet 2014ko urtarrilaren 23a

oguetapilotalekua

Otsailaren 8an Gasteizko Ogueta frontoian jokatuko da binakako txapelketaren final-laurdena Olaizola-Aretxabaleta eta Xala-Zubietaren artean.

Partida hau Gasteizko frontoian ospatzen den lehenengo txapelketa profesionaleko partidua izango da.

 

Sarrerak 10 eurotan izango dira errebote-aldean eta goiko harmailetako tokietan. Kantxako eserlekuak ordea, 25 eurotan izango dira. Prezio hauek otsailaren 6a arte mantenduko dira.

 

Partidu honekin, Arabako Pilota Federazioak eta Gasteizeko Udalak hiriburuko esku-pilotarekiko zaletasuna berpiztea dute helburu.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago