Abenduan, eraikina itxiko duten kristalak jartzeari ekin zitzaion eta dagoeneko kristalen %80a jarrita dago. Aurreikuspenek diotenez, kristal guztiak martxorako jarrita egongo dira. Honen ondoren, apirilerako, egitura metalikoa estaliko duen orlegi koloreko azal bat jarriko da.
Eraikuntza berriak lurpeko parking-ean 307 aparkaleku izango ditu autoentzako, 86 bizikletentzako eta 8 motorrentzako. Horrez gain, 25 nasa izango ditu autobusentzako, atarte nagusi bat, kafetegia, bulegoak eta jantoki bat izango ditu.
Aurreikuspenen arabera, autobus geltoki berria urte honetako udan egongo da eta Gasteizeko alkatea Javier Marotok adierazi duenez, eraikuntza planifikatutako erritmoan doa. Beraz, dena ongi baldin badoa urte honetarako autobus geltoki berria egongo da Gasteizen.

Autobus geltoki berriko eraikuntzaren bigarren fasea amaitutzat ematen da metalezko egituraren eraikuntzaren amaierarekin batera.