GEU elkartearen ‘Igandeak Jai’ egitasmoak Euskararen Ginkanaren finalean parte hartuko du larunbatean

hirinet 2014ko urt. 23a, 11:43

igandeakjai_ginkanaGeu elkartearen ‘Igandeak jai’ egitasmoak Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleon Topagunearen laguntzarekin, antolatu duen Euskararen Ginkanaren finalean parte hartuko du datorren larunbatean Donostiako San Telmo museoan.

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketaren hirugarren edizio honek hizkuntza aniztasunaren gaia landu du.

 


42 izan dira aurtengo ginkanan parte hartu duten taldeak eta lau finalera heldu direnak, horien artean, GEU elkartearen ‘Igandeak jai’ egitasmoa. Finalean aurrez aurre izango dituzte Atarrabiako Karrikaluze euskara elkartea, Algortako Bertso Eskola eta Lasarteko Dinbi Banda Batukada taldea.


Ginkanak bi fase izan ditu: 6 astez, abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 16a bitartean, astero egin beharreko proba bat egin dituzte parte hartzaileek. Horietan puntuazio altuena jaso duten lau taldeak pasa dira finalera eta bertan erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak.


Hauxe da ‘Igandeak Jai’ taldearen aurkezpen bideoa. Zorte on!


 

 

Informazio gehiago: Euskararen Ginkana

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide