Iparralde Gizarte Etxean kirol jarduerak asteburutan

hirinet 2014ko urt. 23a, 11:00

iparraldeGEUrtea hasi zenetik hiru aste pasa direnean, 2014 nolakoa izango den aurreikusten duten adituak lanez gainezka ibili ohi dira, superstiziosoak diren horien atentzioa erakarriz.

Honela, 2014. urtea oparoa izango dela diote, 14 zenbakia 7-tik datorrelako eta hauxe zenbaki magikoa delako: 7 musika nota, 7 eguneko astea, ortzadarrak 7 kolore… Bestetik, aurten hausnarketa sakonagoak burutuko omen ditugu eta oreka emozionala eskuratu.


Halaber, gai hauetan aditua ez naizen nik, oraingoz urteen numerologia aztertu eta iritzia ematen duten horien esana betetzen duen proposamen edo eskaintza batekin natorkizue. Izan ere, Iparraldeko Gizarte Etxean, Urtarriletik Martxora, soilik asteburutan burutuko diren jarduera solteak antolatu dira, hau da, nahi duzun egunean joan zintezke, izen-ematea jarduera baino bi aste lehenago burutuz. Modu honetan, astegunean mota honetako ekintzak burutzeko denbora falta dutenek aukera polita dute bertan parte hartuz.


Bertan landuko diren jarduerak anitzak dira, eta azken urteetan arrakasta eskuratu dutenez gain, ekintza berriak ere landuko dira: pilatesa, body-jump, body-combat, aquagym, latino, aquafitness, hip-hop…


Azkenik esan, poltsiko guztientzat bideragarria dela eskaintza hauxe, abonatuek 1€ eta ez direnek 1,70€ soilik ordainduz. Modu honetan, interesgarria eta txalogarria da honelako erraztasunak eskaintzea jarduera fisikoa denon eskura izateko.

Informazio gehiago:Kirol jarduerak Iparralde Gizarte Etxean

 


 



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide