Izan ere 1973an Duranako ikastola sortu zenetik, Ikerne Oiarzabalen zuzendaritzapean, lau hamarkada hauetan zehar Ikasbidea Ikastola euskarazko hezkuntzaren erreferente bilakatu da Araban, eta Arabako euskarazko lehen eskola publikoa izatetik ikastola publiko integral bakarra izatera pasatu da. Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak martxan jarri eta bideratu du dokumentala.
{vimeo}84474629{/vimeo}
Iturria: Klaketa.net
Estreinaldi ofiziala Arabako Foru Aldundiaren bilkura-aretoan egin bazen ere pasa den azaroan, Ikasbidea Ikastolak jendaurrean jarri du sarean Beñat Fontanedak zuzendutako ‘Ikasbidea Eskubidea’ izeneko dokumentala, Duranako ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko egindakoa.