Garoñaren behin betiko itxieraren kontra azaldu da PP

hirinet 2014ko urtarrilaren 16a

garonaArabako Biltzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztiek, PP-k izan ezik (nahiz eta behin baino gehiagotan itxieraren alde agertu) , Garoñaren behin betiko itxiera eskatu dute.

 

EAJk, EH Bilduk, PSOEk eta EBk zentral nuklearraren bueltarik gabeko itxieraren alde agertu dira eta PP-ri “Arabako biztanleriaren gehiengoaren iritzia kontuan ez hartzea, gobernuaren alde bakarreko erabakiak lehenetsiz” leporatu zaio hau ez defendatzeagatik.

 

Horretaz gain, “interes ekonomikoak, segurtasun publikoaren gainean lehenestea” ere egotzi diote.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago