Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko erakusketa

hirinet 2014ko urtarrilaren 17a

medicusmundierakusketaMedicus Mundi Araba elkarteak Sexu eta Ugalketa Eskubideen (SUE) aldeko erakusketa bat antolatu du Ibaiondoko gizarte etxean.

 

SUE legearen arabera, pertsona orok bere sexualitatearen inguruan erabakiak libreki hartzeko eskubidea du, eta baita seme-alabak eduki nahi dituen ala ez eta haiek norekin, noiz eta nola eduki nahi dituen erabakitzeko eskubidea ere.

 

Erakusketa honen bidez erakutsi nahi da, eskubide hauek ez direla guztiz bermatzen pobrezia giroan, hezkuntza-maila baxuko pertsonen artean edo nerabeen artean.

 

Erakusketa ikusgarri egongo da Ibaiondo gizarte etxean Urtarrilak 5etik 30era.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago