Igandean Obarenes mendilerrora GEUrekin mendira taldekoekin

Euskararen Agenda 2014ko urtarrilaren 15a

obarenes_geurekinmendira

Oraingo honetan Burgos, Errioxa eta Araba erdian kokatzen den Obarenes mendilerroa ezagutuko dute GEUrekin mendirako lagunek. Villalba de Rioja herritik abiatuko dira goizeko irteera honetan.

Noiz? URTARRILAren 19an, igandean

Irteera: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean)

Irteera ordua: goizeko 8.30ean (salbuespenak salbuespen)

Garraioa: hurbiltzen den jendearen arabera kotxeetan antolatzen gara

Arduraduna: Joserra (675702457)

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago