‘Belarrien Goxoko’ren saio bakoitzean musika izango da protagonista, baina ikus-entzuleekin solasean aritzeko tarte bat ere izango da, sortzaileek beren lan egiteko modua eta beren helburuak modu didaktikoan azaldu eta ezagutarazteko.
Esan bezala, lehen emanaldia Xabi Aburruzaga trikitilari ezagunaren eskutik izango da (urtarrilaren 15ean, 19.30ean) eta hurrengo saio batzuetan Juan Mari Beltrán, euskal musika herrikoiaren ikertzaile gartsua, Keu Agirretxea Etsaiak taldeko gitarra-jole ohia, eta musika elektronikoko Sinkro jaialdiaren emanaldiren bat izango dira, besteak beste, Artiumen.
Horrela, ‘Belarrien goxoko’ programak bi gozamen bateratuko ditu, musika eta euskara, alegia.
Belarrien Goxoko programa Xabi Aburruzagarekin abiatuko da egungo trikitixa jole ezagunen eta berritzaileenetakoa. Hamarnaka trikitilari gazteren maisu, Euskadin esku-soinu diatonikoak izan duen bilakaeraren ikertzaile eta Oskorriren ohiko kolaboratzaile honek disko berri bat kaleratu berria du, "Geure", non trikitixaren soinu tradizionalari jazz, blues, folk… erritmoak gehitu dizkion.
Aburruzagaren saioari jarraipena emanez, euskal musika herrikoiaren beste ikerlari bat izango dugu, Juan Mari Beltrán musikagile eta irakaslea. Musika-tresna ugariren jolea, besteak beste dultzaina-, alboka- eta txalaparta-irakaslea, eta Euskal Herriko musika-tresna tradizionalei buruzko zenbait libururen egilea, urtarrilaren 22an bere lanaren zenbait alderdiri buruz arituko da. Otsailerako Gabrielen lekua proiektuaren aurkezpena egingo da, zuzeneko musika, bertsoak, antzerkia, proiekzioak eta poesia biltzen dituen ikuskizuna. Martxorako Sinkroren musika elektronikoa eta Edorta Jiménez eta Doro Zobaranen Azaletik sustraietara liburuaren aurkezpena daude prestatuta, eta Keu Agirretxeak, Etsaiak taldearen gitarra-jole ohia, emango dio jarraipena apirilean Belarrien Goxoko programari.
EGITARAUA
Xabi Aburruzaga
Urtarrilaren 15ean, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Juan Mari Beltrán
Urtarrilaren 22an, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Gabrielen lekua
Zuzeneko musika-bertsolaritza-antzerkia-proiekzioak eta poesia batzen dituen sorkuntza
Otsailaren 5ean, asteazkena. Ekialde-Goikoa aretoan
Sinkro. Musika, dantza eta live-electronics
Martxoaren 5ean, asteazkena. Plaza aretoan
Azaletik sustraietara
Edorta Jiménezen eta Doro Zobaranen liburuaren aurkezpena
Martxoaren 19ean, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Keu Agirretxea
Apirilaren 2an, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Saio guztiak 19.30ean. Doako jarduera
Urtarrilaren 15ean Xabi Aburruzaga trikitilaria ‘Belarrien Goxoko’ egungo euskal musikaren kultura zabaltzeko programari hasiera emateko arduraduna izango da. Artium-ek Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko Udalak programa hau sortu dute elkarlanean, gaur egungo euskal musikaren kultura zabaldu eta sustatzeko asmoz.