Zabalganako Osasun Zentro berrian euskaraz artatua izateko eskubidea bermatzeko kanpaina martxan

hirinet 2014ko urtarrilaren 13a

zabalgana_osasunzentroaUrtarrilaren 13an Zabalganako Osasun Zentro berriak ateak zabalduko ditu.

 

Zabalgana auzoko Euskara Batzordeak bertan euskaraz artatua izateko eskubidea bermatu nahian, Arabako Eskualdeko Gerentea den Antonio De Blasi eskutitza igorri zion azaroan, Zabalgana auzo gaztea eta euskalduna izanik, egoitza berrian mediku eta pediatra euskaldunak nahi zituztela esanez. Euskara Batzordearen esanetan, “De Blasek euskaldunen eskubideak bermatzeko ahaleginak egingo dituztela adierazi zuen”.


Honekin batera, urtarrilaren 15etik aurrera sentsibilizazio kanpaina abian jarriko du auzoko Euskara Batzordeak eta zentrora bertaratzen diren auzokide euskaldun guztiei mediku euskalduna eskatzeko eskakizuna egingo diete. Horretarako, honelako eskakizun-orria banatuko dituzte asteazkenetik aurrera.

 

zabalganaosasunzentroaeuskaraz

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago