TranVit, Gasteizko garraio publikoan bidaiatzeko aplikazioa

hirinet 2014ko urtarrilaren 11

tranvit_portada-168x300

Dagoeneko ez dago inolako aitzakiarik Gasteizen garraio publikoa ez erabiltzeko. Izan ere, Iñigo Ortega gasteiztarrak TranVit aplikazioa sortu du sakeleko telefonoentzako.

Honi esker, garraio publikoa erabiltzea askoz ere erosoagoa da. Izan ere, aplikazio honek Gasteizeko autobus edo tranbia geltokiak non dauden azaltzen du, egiten duten ibilbideaz gain.

 

Aski da aplikazioa irekitzearekin eta Gasteizeko mapan, zure kokapena eta joan nahi duzun tokia sakatzearekin berehala aplikazioak, bertara joateko ibilbide laburrena kalkulatu dezan. Gainera, zure ohiko ibilbideak eta ordutegiak gorde ditzakezu.

 

Aplikazioa 3 hizkuntzatan dago eskuragai: Euskaraz, Gaztelaniaz eta Ingelesez eta gainera edozeinek ulertu dezakeen interfazea dauka. Aplikazioak dagoeneko 400 jaitsiera izan ditu, 4,9/5ko balorazioa Google Play-en eta doakoa da.

 

Iturria: Gasteizhoy.com

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago