Et, et, beste zerbait dirudi…

Hara! Liztor-habia, paperezkoa! Ez neguko haizeteek, ez euri zakarrak, ez diote etxetxo bikain horri bat ere kalterik egin, antza. Baina orain hutsik dago, ez dago inor barruan, eta inork ez du berriz erabiliko. Horko liztor erregina beste nonbaiteko zulotxoren batean dago ezkutatuta, datorren udaberrian kolonia berri bat (eta habia berri bat) sortu arte.

Egilea: Martin Rezola
