'Euskal ipuingintza gaur egun' ikastaroa

Euskararen Agenda 2014ko urtarrilaren 9a

ipuingintzaIpuingintzaren eta euskal ipuingintza tradizionalaren nahiz gaur egungoaren inguruko oinarri teorikoak azalduko dira, gai horien inguruan orain arte idatzi eta argitaratutako lanak oinarritzat harturik.

Noiz? Astelehenetan eta asteazkenetan, 19.30 - 21.00  (OTSAILA/MARTXOA)

Non? IBAIONDOko gizarte etxean

Adina: 16 - 99

Irakaslea: Nerea Gallastegi, irakasle, idazle eta itzultzailea

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org

Era berean,  maila apalagoan ikertuak izan diren edo aztertu gabe dauden hainbat alorren inguruko galderak planteatuko dira: badu ipuingintzak beste generoen inbidiarik?; badu emakumezkoen ipuingintzak berezko ezaugarririk?; haurrentzako gaur egungo ipuingintzak heziketa al du soilik helburu?; ipuinen itzulpenari dagokionez, ba al da ezer onik? Galdera horiei erantzun eta zenbait ondorio ateratzearren, hautatutako zenbait ipuin aztertuko dira, beren ezaugarriak antzemateko: gaia, xedea, estiloa, hizkuntza...

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago