Arreguiko langileek ezinbesteko ikusten dute 2014an ere kalera ateratzea beren aldarrikapenen alde egiteko. Izan ere, euren esanetan, “Laminaciones Arreguiko langileok, eta gure seme-alabek, etorkizun duin bat behar dugu, enplegua ziurtatuko duen etorkizun bat”.
Mobilizazioa arratsaldeko 19:00etan aterako da Bilbo Plazatik.
Laminaciones Arreguiko langileek manifestazioa egingo dute urtarrilaren 9an, ostegunean, “Enpleguaren alde, etorkizunaren alde” lelopean.