Gorakada konpainaiaren txotxongilo ikuskizuna -Aladino- izango da euskarazko lehenengo familia emanaldia. Eta azkenik, ekainaren 23an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Sentitu, pentsatu, ekin' umorez eta fantasiaz betetako emanaldia izango dugu.
Abonamenduak urtarrilaren 16an jarriko dira salgai eta aldez aurreko salmenta urtarrilaren 23an hasiko da.
Guztira 64 ikuskizuna antolatu ditu Gasteizko Udal antzoki sareak urtarriletik ekainera bitartean, horietatik 10 euskaraz.