Txakurrarekin paseoan ordu erdiz, gutxienez

hirinet 2014ko urtarrilaren 8a

sun_paseoanUrte berriarekin batera, animaliak babesteko arau berriak ere iritsi dira, kasu honetan, txakurrei dagokienean. Gasteizko Udalak txakurrak babeste aldera ordenantza berria onartu du non, besteren artean, paseatzeko eta bakarrik egon daitezkeen denbora zehazten den.

 

Modu honetan, ordenantza berriak zehazten du txakurrak ezin izango direla etxeetan edota lokaletan bakarrik geratu 3 egunez jarraian. Txakurra auto barruan uzten bada, ezin izango dira lau ordu baino gehiago igaro eta uda bada, itzaletan egon behar du autoak. Animalia barruan egonez gero, debekatuta baitago autoa eguzkitan aparkatzea.


Era berean, txakurrak ezin izango dira zortzi ordu baino gehiago lotuta egon eta jabeak, gutxienez, ordu erdiz atera beharko du kalera, txakurrak ariketa fisikoa egin dezan. Momentuz, ordenantza honek ez du zehazten txakurrak aske egoteko guneak zeintzuk izango diren.


Udalatxeak onartutako animaliak babesteko araudia ez betetzeagatik isunak  750 eta 1.500 euro bitartekoak izan daitezke. Animalia abandonatu, pozoindu edo hiltzen duenak 3.000 euroko isunari egin beharko dio aurre.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago