Ehungailu hirukia

hirinet 2014ko urtarrilaren 8a

ehunZer moduz Gabonak? Oparitu dizute behar ez zenuenik? Egin "behar" izan duzu zuk, halakorik?

 

Lehenik eta behin, gaurkoan, erruz zabaltzen ari den Lagun Ezkutuaren ohitura goretsi nahi dugu: inor ez du oparirik gabe uzten, inork ez du opari gehiegi jasotzen, egingo ez zenion horri oparia egitea tokatu ohi zaizu... Sistema ederra, benetan.


Opari bat (=bakarrik) egitea ez da gutxi eta zalantzarik ez dago, etxean geuk egina bada, maitasun bereziz oparitzen dela. Argentinatik datorkigun ehungailua erakutsi nahi dizuegu gaur.


Zapiak (hirukiak), mantak (bi, lau... hiruki kakorratz-lanez elkartuta) eta jantziak ere egin daitezke ehungailu honekin eraikitako oihalekin. Gasteizen, oraingoz, badugu horrelako hiruzpalau ehungailuren berri. Beraz, ez duzu egurrak eta hiltzeak erosteko beharrik. Eskatu revoluhome@gmail.com helbidean eta adostuko dugu, Errekaleorrera bila etorri behar duzun edo eramango dizugun.

 


Emakume honi esker ikasi genuen guk: Parte I, Parte II, Parte III eta Parte IV. Eskerrik asko, Claudia!


Harrigarria da zein azkar egiten den, ordu pare batean oihal ederra prest. Artilearen prezioa + arratsaldepasa atsegin baten truke. Ikusi orain arte egin ditugun gauzen argazki batzuk:

 


Ez izan lotsarik eta eskatu ehungailua! Gabonak pasa dira, urte berri ona hasi da!


Hurrengora arte!


Egilea: @revoluhome proiektua

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago