Sushi Books argitaletxeak bi liburu berri kaleratu ditu

hirinet 2014ko urtarrilaren 7a

Sushizabormutantea Books argitaletxeak bi liburu berri argitaratu ditu euskaraz Lehen Hezkuntzako haurrentzako zuzenduak. Obra berri hauek Zabor mutantearen misterioa eta Amabelen boterea dute izenburu.

 

Zabor mutantearen misterioa liburua Carlos Freirek idatzia izan da. Marrazkiak ordea, Alfonso Martinez eta Pedro Pablo Moreno marrazkilariaren esku datoz. Liburu honetan, hieroglifiko arrarodun botila bat aurkitzen duten kaleko lau katuren istorioa azaltzen da. Hieroglifikoaren esanahia topatzeko hainbat misterio eta abentura biziko dituzte birziklapenaren gaiaren inguruan. Irakurleak misterio hauek argitzeko aukera izango du liburuan proposatzen diren proba eta jokoekin.

 

Amabelen boterea liburuak (Érica Esmorísek idatzia) Amabelen egoera xelebrea azaltzen du. Izan ere, Amabelen familiako guztiek botere bereziak dituzte: indar harrigarria, tximistaren abiadura, mugarik gabekoanabelenboterea inteligentzia... Hala ere, ipuin honetako protagonistak ez daki oraindik bere botereak zeintzuk diren. Hau jakiteko hainbat egoera zorotan jarriko du bere burua.

 

Bi liburu berri hauek eskuragarri daude dagoeneko dendetan zein Sushi Booksen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago