Ikuspuntu sakratutik begiratzen badugu, ikus dezakegu eguzkiak berotzeko duen ahalmena kristautasunak Besta- Berri edo Corpus Chisti deritzonaren bidez ospatu ohi duela. Egiten ziren desfileek, festa hau oparo eta distiratsu bilakatu ohi zuten. Bertan, aitzindari izan ohi zen munstroz, erraldoiz, ipotxez eta herri kulturaren beste hainbat asmakizunez osaturiko segida. Horien ondoren, artisauen kofradien lekuko ziren dantzariak, kapitulu erlijiosoak eta agintariak joaten ziren.
Argia dantza taldeak Besta Berri ikuskizunaren bitartez deskribatutako eskenatoki honetan kokatuko du ikuslea.
NOIZ? URTARRILAren 4an, larunbatean, 20.30ean
NON? Principal antzokian
SARRERAK: 18/12/6 euro
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.