Modu honetan, adibidez, 2A eremuko auzokide batek 1B, 2A eta 2B eremuetan utzi ahal izango du autoa. 2C eremuko bizilagun eta merkatariek, berriz, 2B, 2C eta 1A guneetan bilatu dezakete aparkatzeko lekua. Egun, 3.823 leku daude TAO eremuan, bost gunetan banatuta: 1A, 1B, 2A, 2B eta 2C.
Aldaketa eman dadin gobernu batzarrak TAO ordenantzaren bost artikulu aldatu baditu ere, oraindik, behin betiko onespena lortzeko osoko bilkuran aztertu behar dute egokitzapena.
Gasteizko gobernu batzarrak Hiri aparkalekuen araudia (TAO) aldatzea onetsi du merkatari eta bizilagunek dagokien eremuan ez ezik gertuen dituzten bi eremuetan ere aparkatu ahal izateko. Ibilgailuak aparkatzeko aukera gehiago izateagatik txartela eskuratzeko prezioa bere horretan mantenduko dela argitu dute udal arduradunek. Beraz, aldaketa honek ez du inongo kostu ekonomikorik izango.