Hondakindegia, poesia emanaldi EZ musikatua

Euskararen Agenda 2013ko abenduaren 24a

hondakindegia_kartela_2014Mikel Ayerbek eta Iñigo Astizek eszenarako birziklatu dituzte orain 'Baita hondakinak ere' liburuaren poemak (Iñigo Astiz. 2012, Susa). Musikaren laguntzarik gabe, antzerkiaren, poesiaren eta bideoen bitartez ikus-entzunezko hibrido bat osatu dute Ayerbek eta Astizek. Loratze poetikorik gabea, eta lurra oinarri harturik.

Noiz? URTARRILAren 28an, ASTEARTEAN, 20.30ean

Non? PARRAL tabernan

GEU elkarteak antolatuta

Informazio gehiago: hondakindegia.wordpress.com

 

 

Poesia emanaldi EZ musikatua prestatu dute horretarako. Liburuan bezala, nahasian joango dira hitzak eta ekintzak oholtza gainean ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago