Hala Bazan kultur ekimena aurkeztu du Arabako Tantak ekimenak

hirinet 2013ko abenduaren 23a

halabazanEuskal preso politikoen giza eskubideen alde lan egiten duen Tantaz Tanta Ekimenak Hala Bazan kultur ekimena aurkeztu du Gasteizen, non bertako idazle zein artista plastiko ezberdinek parte hartu duten.

 

 

“Hala bazan edo ez bazan... sar dadila kalabazan!! Eta ager dadila Gasteizko plazan. Hala Bazan proiektua giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko gogoz jaiotzen da. Irudimena, errealitate gordina islatzeko tresna izan ohi da, minak eta esperantzak adierazteko bide”, azaldu dute prentsaurrean.


Guztira 34 lan biltzen ditu liburu honek; hamazazpi idazki (ipuinak, poesiak, bertsoak…) eta hamazazpi irudi, eskubide urraketen ikuspuntu ezberdinak eskaintzeko xedez.


Gasteizko idazleak, bertsolaria, argazkilariak, irudigileak, margolariak eta eskultoreak aurkitzen dira parte-hartzaileen artean, baita kultur eragileak ere. Besteak beste, Patxi Zubizarreta, Juan Arrosagaray, Oihane Perea,  Josu Díaz de Heredia, Juan Ibarrondo, Javier Hernandez de Landazabal , Iñaki Viñaspre, Ernesto Murillo “Simonides”, Karmele Jaio, Diana Pardo, Manex Agirre, Haizea Pastor, Kirmen Uribe, Carmelo Ortiz de Elguea, Amparo Lasheras,  Juan Mieg, Asier Otamendi, Manu Atxaerandio, Xabier Izaga, Raúl Bogajo, Ruben Sanchez, Santos Iñurrieta, Rosa Plazaola , Alex Larretxi, Iban Zaldua, Alaitz Alberdi, Jagoba Apaolaza, Mundina, Jesús Valencia, Zirika, Ane Zelaia, Amets Martínez de Heredita, IndarRAP taldea eta Ojodekuervo.

 


halabazan2


Liburua Elkar eta Zuloan liburu dendetan edo Parral, Hala Bedi, Txapelarri eta Bodegón Gorbea tabernetan eros daiteke.


Hala Bazan ekimenak, liburua ez ezik, ekimen dinamikoa izan nahi du, horregatik www.halabazan.com web gunea martxan  jarri dute, liburuan aurkituko ditugun obrak ikusi ahal izateko.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago