Pou anaiak Montserrat-eko Tarragó bidean maisu

hirinet 2013ko abenduaren 23a

pou-anaiak-biakNahiz eta orain dela egun gutxi jaso dugun berria, Pou anaia gasteiztarrek Azaroaren 5ean Montserrat-en dagoen Tarragó bide konplexua burutu zuten (8b+/240m).

 

 

 

 

Igoera hau, David Tarragó eskalatzaile katalanak ireki zuen orain dela 12 urte, baina orain arte ez da inor saiatu erronka hau burutzen. Honatx bidearen ezaugarriak:


1. Luzea: 6b

2. Luzea: 6b+

3. Luzea: 8b

4. Luzea: 8a

5. Luzea: 8b+

6. Luzea: 7c+/8a


Proiektu honen hasiera bitxia izan zen benetan. Eneko min harturik zegoen eta Ikerrek gauerdiko ahuntzaren eztula ez den “Directa de la Amistad al Aeri” deneko bidea egin zuen Adrián Soleraren laguntzarekin, Montserrat-en bertan. Honela, azken honek berak atera zuen mahaira zeharo ahantzirik zegoen zailtasun handiko bidearen ideia. Honela, proiektua burutu zitekeela ikusita, lanean jarri ziren erronka betetzeko, hasieran Iker Pou, Adrián Solera eta Baldiri Martín, eta ondoren Eneko Pou bera.


Igotzeko lehen saiakera Urriaren 30ean burutu zuten, baina azkeneko luzeko helduleku garrantzitsu baten hausturaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten igoera arrakastatsua, hau egun batzuk beranduago iritsi zelarik, Azaroaren 5ean, hain zuzen ere.


Honela, 2013. urtea ezin hobeto amaitu dute Pou anaiek, Zorionak!


{vimeo}82001199{/vimeo}

 

 

Egilea: Mikel Villarrolain

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago